XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez daude ados, ordea, euskararen gorakada horretan sarri askotan, xede politikoen atzetik doazen jukutria politiko batzuen emaitza dela erizterakoan.

Euskarak, bizkaitarrentzat eta arabarrentzat bezala bestalde, komunikazio-balio pragmatiko berdina du, baina ez da hainbeste ikusia euskal herriaren sinbolo bezala eta, beraz, galera bezala, ez litzateke hizkuntz galera baino galera soziopolitikoago izango, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek nahiago luketen bezala.

Horrela, adosezintazun hauen emaitza besterik ez da arabarrek, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek bezala, euskara gaztelaniaren aurrean ez errenditzea, baina, aitzitik, hauek baino errazago ematen diote inferioritateko egoera diglosiko iraunkor bat.

Eta definizio eta jarreretako desakordio hauen emaitz bezala, gipuzkoarrek, bizkaitarrek eta arabarrek epe luzerako estrategia euskaltzale bati izendatzen dizkioten helburuetan diferentzia nabariak daude.

Ia gipuzkoarretako erdiaren eritziz, hemen egin beharreko politika, euskara Komunitate Autonomoan lehentasunez eta ohizko bezala erabiltzera bultzatuko lukeena izango litzateke.

Politika hau bizkaitarren arteko heren batek bakarrik sostengatzen du eta arabarren artean, berriz, seiren batek besterik ez.

Zein helburu proposatu beharko lituzke Euskal Herriak epe luzerako?.

Akordioa < / Araba / Bizkaia / Gipuzkoa
- Abandonatu piskaka-piskaka
- Ezein ere ez, utzi bere martxari jarraitzen
- Hitzegiten dutenek ez dezatela gal lortu
- Nahi luketen guztiek ikas dezatela
- Denak ulertzeko gauza izan daitezela
- Denak hitzegiteko gauza izan daitezela
- Denek ohizkoa bezala erabil dezatela gaztelaniaren ordez.

Hiru Lurraldeek antzeko eran apoiatzen dute, errealitatean diglosiazko egoera bat besterik ez den elebitasuna.